XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez naiz, ba, gizartera etorri gizakumeak ebaztera, gaizkatzera baño.

48 Ba-dago astatzen naunarentzat eta nere itza betetzen ez dunarentzat ebatzi dukena.

Nik egindako itzak berak, alakoa ebatziko du azken egunean.

49 Ez dut, ba, Neronek Neronez ezer esan; bidali naun Aitak agindu dit, ordea, zer esan ta zer azaldu bearr dudan.

50 Ta ba-dakit Aren agindua betiko bizitza dala.

Nik diodana, Aitak esan didanez diot, ba.

Azken apalondoan: oin-ikuzketa.

Paska yai aurrean, Yesu'k, Aitarengana gizarte ontatik itzultzeko garaya eldu zayola yakiñik, gizarte ontan zeuden beretarrak maite izan ezkero, azkeneraño maite izan zitun.

2 Aparia egiña zan, ta txerrenek ordukotz Simon Iskariot'en seme Yuda'ren biotzean Yesu etsayei emateko asmoa sarrtuta zeukan.

3 Yesu'k, berriz, dan dana Aitak eskuetara eman ziola, ta Yainkoagandik Bera irten ta Yainkoagana yoateko zala yakiñik, 4 aparitik yaiki, bere txabuxa erantzi, ta miesa bat arrturik, gerrian yantzi zun.

5 Gero aspil batean ura botata, asi zan ikasleen oñak ikuzten ta gerritik zekarren miesaz legorrtzen.

6 Ba-datorr Simon Kepa'rengana, ta onek diotsa: Yauna oñak niri Zuk ikuzi?.

7 Yesu'k yardetsi ta esan zion: Dagidana, orain ez dakizu; (...).